Olaztiko Udala – Idazkaritza Orokorra (OLAZTI)
Udalari kalte-ordainak eskatzeko, udalaren jardunaren ondorioz pertsonengan eta/edo ondasun pribatuetan gertatutako kalteengatik, ofizioz edo partikular batek (pertsona fisikoa edo juridikoa) eskatuta espedientea hastea.
Kaltetuak izan diren pertsona fisiko edo juridiko oro.
a) Interesdunaren izen-abizenak eta, hala badagokio, haren ordezkariarenak.
b) Jakinarazpena non jaso nahi den eta bitarteko elektroniko horren identifikazioa, edo, halakorik ezean, toki fisikoarena. Halaber, pertsona edo entitate interesdunek bere posta elektronikoaren edo gailu elektronikoaren helbidea ematen ahalko dute, Toki Erakundeak ohartaraz ditzan jakinarazpena igorri edo eskuragarri jarri izanaz.
c) Eskaera argi eta garbi zehazten duten egitateak, zioak eta eskaria.
d) Tokia eta data.
e) Eskatzailearen sinadura edo beste bitarteko batez adierazitako borondatea kautoa dela dioen egiaztapena.
f) Jomuga duen administrazio-organoa, -zentroa edo -unitatea eta hari dagokion identifikazio-kodea.
Horretaz gain, interesdunen eskaeran honako hauek zehaztu beharko dira derrigorrean (39/2015 Legearen 67.2 artikulua):
Zer kalte gertatu diren.
Zer kausa-lotura dagoen haien eta zerbitzu publikoaren funtzionamenduaren artean.
Ondare-erantzukizunaren ebaluazio ekonomikoa, ahal bada.
Zer unetan gertatu zen egiazki kaltea.
Eta aukeran:
Egoki iritzitako alegazio, dokumentu eta informazio guztiak, eta froga proposatuko da, erreklamatzaileak baliatu asmo dituen bitartekoak aipatuz.
Epea: Urtebete, kalte-ordaina eragin duen egitatea edo egintza gertatu zenetik edo kaltearen ondorioak agertu zirenetik.
Prozeduraren faseak: Administrazio-prozeduraren orokorrak, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 67., 81., 91. eta 92. artikuluetan ezarritako berezitasunekin. Nafarroako Foru Komunitateko organo aholku-emailearen irizpena eskatu beharko da zenbatekoa 50.000 eurokoa edo gehiagokoa denean.
Errekurtsoak: Aukerako berraztertzeko errekurtsoa hilabeteko epean; aukerako gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dagokion organo jurisdikzionalean, bi hilabeteko epean (uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikulua).
Oinarrizko araudia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 91. eta 92. artikuluak, eta 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena, 32. artikulutik 35.era bitartekoak.